Gaur, eguerditik aurrera, Gorlizko kiroldegiko pabiloian eraiki den horma-murrua edo boulderra inauguratuko du
Zintzilik Gorlizko eskalada taldeak. Egun osoan zehar, eskalatzaile zein altueren zaleentzako hainbat jarduera izango dituzte. Hasteko, goizeko 12:15ean, boulderraren aurkezpen bera izango da, hamabost minutuz. 12:30ean, ordea, umeentzako jolasak izango dira, arratsaldeko 2ak arte. Ondoren, lunch-a izango dute bertaratutako lagunak. Mokaduen eta zintzur bustitzearen ostean, eskalada eta mendiari buruzko emanaldia izango da, 15:30etik 16:30era. Ordu horretan, Zintzilik Boulder Txapelketari hasiera emango diote. Kanporaketen osteko finala arratsaldeko 6:30erako aurreikusten dute egitea. Egun osoan zehar, DJ Nazz arituko da giroa jartzen. Gaur estreinatuko duten boulderra "herritik herriarentzat" jarri zuten martxan, Zintzilik Gorlizko eskalada taldeak zabaldu duenez. Argibide aholkularitza zerbitzuak pasa den urtarrilean Gorlizko Udalarentzat egindako kiroldegiaren bideragarritasunari buruzko txostenean argi azaltzen zuen "merkatu ikerketan islatu denez, biztanleriak eskatzen duen beste azpiegitura bat boulder edo horma-murrua da, instalazioaren zonalde 'hiletakoren batean' jar litekeena, harmailen beheko aldean, adibidez". Argazkian, Zintzilikek pasa den urriaren 20an antolatutako I. Street Boulder Topaketaren irudi bat / © Zintzilik.