2014ko lehenengo lauhilekoko
Ekogune ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu berri du
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak. Mankomunitateko zazpi udaletako batean (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urduliz) erroldatuta dauden gizon emakumeek ondokoak lantzeko aukera izango dute: frutikultura ekologikoa, sukaldaritza hasiberrientzat, basa heskaien landaketa (praktikoa), xanpu eta xaboiak egin, bertoko zuhaitz eta zuhaixken landaketa (praktikoa), basa fruituen laborantza, landareen gaixotasunak identifikatzea, ongarri organikoak, eta haztategia egin. Izena emateko epea abenduaren 20ra arte zabalik egongo da. Horretarako,
cursos[abildua]uribekosta.org helbide elektronikora edo 946 762 872 fax zenbakia erabili beharko dute interesdunek. Onartuen zerrenda hilaren 27an argitaratuko dute. Argazkian, inausketa kanpaina ere aspalditik abian du Mankomunitateak / © Barrikako Udala.