Irati Jimenez idazlea izango da ostegunean Algortako Irakurzaleen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 2a, 12:25

Irati Jimenez Uriarte 36 urteko idazle mundakarra izango da ostegun honetan, abenduak 5, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, Algortan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak zabaldu bezala, joan den astean, azaroaren 28an, ziren egitekoak, baina idazlea gaixorik zegoenez atzeratzea erabaki zuten. Gauzak horrela, "Aiztoa eta arkatza" Jimenezen azken lana dute mintzagai hiru egun barru. Hitzordua Villamonteko kultur etxean jarri dute, arratsaldeko 7:30ean. Idazlea izateaz gain, Euskal Telebistan edota Euskadi Irratian kazetari aritu da Irati Jimenez. Edorta Jimenez idazlearen alaba da. Kultura eta gizarte gaiak jorratzen zituen "Nabarra" aldizkariaren azken zuzendaria izan zen eta "Consumer Eroski" aldizkari eta webgunearen euskara edukien arduraduna da. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen "Bat, bi, Manchester" eleberriarekin. Urtebete geroago akzesita lortu zuen Igartza Sarian bere bigarren eleberriarekin, "Nora ez dakizun hori" eta liburu horrekin gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen. Argazkian, Irati Jimenez bere lan bat aurkezten / cc-by-nc-nd Mahatsorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun