Urriaren 6ra arte egongo da Gabonetako argiztapena Getxo udalerrian, gaur arratsaldeko 6:30ean, Areetako Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen arteko elkargunean ofizialki piztuko dena. Bertan, Imanol Landa alkatea eta udal ordezkariak egongo dira, Algortako San Nikolas Ikastolako 50. urteurrenaren batzordekideekin eta Getxo Enpresako ordezkariekin batera. Erromoko Kantariak taldeak alaituko du ekitaldia.Argiak igandetik ostegunera 18:00etatik 22:30ak arte, eta ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperatan 18:00etatik 24:00ak arte piztuta egongo dira. Laugarren urtez jarraian, Getxoko Udalak beregain hartuko ditu argien instalazio eta mantentze gastu guztiak, (100.000 euro alegia. Iazko kopuru berbera). Landak esan duenez “beste urte batez, gure laguntza eman nahi diogu tokiko merkataritzari Gabonetan udalerriaren dinamizazio ekonomikoa laguntze aldera”. Argazkian, orain bi urte, Gabonetako argiak pizteko ekitaldi ofiziala egin zuten Algortan Imanol Landa alkateak, Maite Ibarbengoechea Getxo Enpresako presidenteak eta Merkataritza Mahaiko kideek / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!