Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Gobelako metro geltoki ondoan zubia jartzeari ekingo diote bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 2a, 15:03

Uraren Euskal Agentziak (URA) Itzubaltzeta / Romoko Gobelako metro geltokirako zubia berriro jartzeko lanak hasi ditu Errekagane kalean. Gobela ibaiko ibilguaren zabalera handitzeko ibaiertzetan pantailak eraikitzen bukatu ondoren Plentzia Hiria etxaldea eta Errekagane kalea artean. Pantaila horiek ibilguaren zabalera oraingo sei metrotik 11 metrora zabaltzea ahalbidetuko dute. Zubia berriro jartzeak bi lan nagusi ditu: ibaiertzak konektatuko dituen zeharkako habeak jartzea eta hauen gainean zubi berriaren taula jartzea. Aurreikusten da urtearen amaierarako taula hori porlanez finkatzea, URA agentziak jakinarazi duenez. Lan horiek egiteko, Plentzia Hiriako aparkalekuetarako sarrera eta irteeraren arteko oinezkoentzako bidea aldi baterako moztuko dute bihar, asteartean, goizeko 8etatik arratsaldeko 6etara. Bitartean, oinezkoek karrerapetik pasa ahal izango dira, eta lanen zuzendaritzak egoki deritzonean, ohizko pasabidea lehengoratuko da. Argazkian, zubia berriz jartzeko estaliko den eremuaz gain, auzokideek lehen estalita zegoen ibai zati osoan parkea berregiteko eskatzen dute, balkoietan pankartak jarrita / © URA.

Gobela ibaiaren ibilguaren zabaltzea 762 metrotan zehar egingo da, bi eremu ezberdinduetan. Lehen eremua –Cristobal Valdesen gainezkabidetik eta Avanzadako zubiraino– 406 metro luze da (lanen %53), eta 2014ko hirugarren hiruhilabetekoan bukatzea aurreikusi da.

Eremu horretan egin beharrekoak bukatuta, bigarren eremuko lanak egingo dira, Avanzadako zubitik uretan gora, URAk 2011n eta 2012an egindako Leioako Etorbideko Zubiaren inguruko lanetaraino. Bigarren eremu horrek 356 metroko luzera du (lanen %47) eta 2015eko bigarren hiruhilabetekoan bukatzea aurreikusi da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun