Bapiruke egitasmoaren barruan, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako egonaldi irekiak antolatuko ditu aurten ere ere Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. Zabala eta Romo eskoletan izango dira jarduerak, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra, Gabon eta Urteberri egunetan zein abenduaren 28 eta 29an izan ezik. Egunero, goizeko 9etatik eguerdiko 13:30ak arte hamaika ekimenez gozatu ahal izango dute neska-mutilek, tartean jolas eta tailerrez; eta abenduaren 30ean irteera egingo dute, 17:00ak arte. Bazkideek etzi, asteazkena, eta ostirala bitartean izena eman ahal izango dute. Ohi bezala, Bizarra Lepoanek Udalbiltzak proposaturiko euskal lan egutegiari jarraituko dio eta bulegoa irekiko du abenduaren 6an, ez baitu jaia hartuko Espainiako Konstituzioaren Egunean. Elkartekoak ez diren gurasoek abenduaren 9tik 11ra egin ahal izango dute matrikula. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.