Ohikoa den bezala, aurten ere, hainbat ekitaldi antolatu ditu
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) abenduaren 3an, asteartean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Egun osoan zehar, jai giroa izango da nagusi unibertsitateko hiru campusetan: dantza tailerrak, bertso bazkariak, patinaje ibilaldiak, bideo maratoiak, kontzertuak… Leioa eta Erandioko campusean, Irakasleen Eskolaren aurreladeko zelaian dagoen adar elektroakustikoaren soinuek orduro gogoratuko dute Euskararen Egunaren ospakizuna. Goizeko 8etatik eguerdiko ordu biak arte puntako orduetan entzun ahal izango dira adarraren soinuak. Bestalde, 12:30ean, dantza tailerra hasiko da Liburutegi Nagusiaren lehenengo solairuan, Aiko taldearen eskutik. Eta 14:00etan, bertso bazkaria egingo dute Leioako Ostalaritza Eskolako jantokian. Oier Aizpurua, Peru Vidal, Nerea Ibarzabal eta Imanol Uria bertsolariek jarriko dute saltsa eta pikantea. Gainera, egun berezi horretarako, Ostalaritza Eskolak menu berezia prestatuko du: euskal menua. Argazkia: © EHU.