Gure hizkuntzaren inguruan egun bateko ekintzatik “egunerokotasunera” jauzi egiteko egitasmoa abiatu du
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak; hau da, jendeak urtebeteko konpromiso pertsonal bat hartzea euskararen alde. "Ukn baietz!" kanpainaren bidez, uribekostar guztiengana heldu nahi dute tokiko agintariek. "Zeu ere euskararen aldeko pauso berri honetan partaide izatera animatu nahi zaitugu", azaldu dutenez. Hona hemen konpromiso ereduak: "berbalagun taldean sartuko naiz 2014ean", "ahaleginduko naiz lagunekin euskaraz egiten"; "euskarazko egunkariak irakurriko ditut", "lehen agurra euskaraz egingo dut"… Parte hartzera animatuz gero, bihar, abenduak 3, konpromisoa ondoko helbideetara bidali beharko dute herritarrek:
euskera2[abildua]uribekosta.org /
euskera4[abildua]uribekosta.org. Konpromisoarekin batera izen-abizenak jarri beharko dira. Euskara Zerbitzuak euskararen aldeko konpromisoa hartu dutenen izen-abizenak argitaratuko ditu, ez ordea hartutako konpromisoa bera. Argazkia: cc-by-sa
aiaraldea.com.