Gabonetako topaketak antolatu dituzte Getxoko hainbat kirol taldek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 3a, 12:26

Getxo Kirolak udal erakundearen laguntzarekin, aurtengo Gabonetan hamaika topaketa eskainiko dituzte zenbait kirol-taldek, honako modalitate hauetan: gimnasia erritmikoa, errugbia, saskibaloia, kirol-anitza, igeriketa, tenisa, futbola, boleibola eta irristaketa. Bestalde, Fadurako Txikigunek 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako programa berezia antolatu du oporretarako. Ekintzen ordutegia 08:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta asteko prezioa 68 eurokoa (44 eurokoa ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa bada). Haurren aisialdi-zentroak, gainera, bazkari-zerbitzua eskainiko du Fadura jatetxearen laguntzarekin. Informazio gehiago: 944 792 255 edo txikigune[abildua]gmail.com. Argazkia: © Getxoko Udala.

Kirol topaketak Gabonetan (pdf)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun