Parte-hartzaileak lehian arituko dira eskudirutan guztira 4.500 euroko zenbatekora iristen diren sariak irabazteko. Irabazleak 700 euro, manta eta garaikurra eskuratuko ditu. Bigarrenak 620 euro eta garaikurra lortuko ditu. Hirugarrenak, azkenik, 550 euro eta garaikurra irabaziko ditu. Gainerako parte-hartzaileek ere, hamargarrenera iritsi arte, sari ekonomikoa eskuratuko dute (baina garaikurrik ez); sarien zenbatekoak behera egingo du, sailkapenean lortzen duten tokiaren arabera. Hamargarrenetik aurrera, hauek baizik ez dute saria eskuratuko (270 euro): lehen sailkatutakoak egin duen markaren %70 lortzen dutenek.
Parte-hartzaile guztiak lehian arituko dira, 900 kiloko ohiko harriarekin. Ahalik eta urrutienera eraman beharko dute arrastaka. Mota honetako zaldi-probetan, distantzia iltzetan neurtzen da (probalekuaren neurrien arabera, iltze bat 22 edo 28 metro artekoa izan daiteke).
Probako sari bereziez gain, parte-hartzaileek puntuak eskuratuko dituzte Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetarako.
Egutegia:
Osteguna, abenduaren 5a. 21:00etan.
Etxeberri (Itziar), Giñarregi Elkartea (Markina) eta Goieta taberna (Mungia).
Larunbata, abenduaren 7a. 21:00etan.
Maider Uriarte (Aulesti), Nabarniz jatetxea (Nabarniz), Larrinaga (Arratzu).
Astelehena, abenduaren 9a. 21:00etan.
Unai Aresti (Gatika), Taberna Barri (Mendexa) eta Ibarratz elkartea (Aulesti).
Asteartea, abenduaren 10a. 21:00etan.
Erauzkin (Mañu), Koba (Aulesti) eta Juan Martiartu (Aulesti).