Etxebizitzari buruz arituko dira bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 3a, 13:20

"Etxebizitza, Getxon…, eskubidea la luxua?". Hori da asteazken honetarako, abenduak 4, Getxoko EH Bilduk antolatu duen hitzaldiaren izenburua. Elkartzen mugimenduko Regina Maiztegik etxebizitzaren egoerari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du, “Etxebizitza Euskal Herrian” izeneko mintzaldia. Bere aldetik, Maitane Nerekan zinegotziak Getxoko egoeraren azalpena eskainiko du, eta, arazoaren neurria hobeto ezagutzeko, tokiko Udalak daraman etxebizitza-politikak nola "kaltetu" duen azalduko du getxoztar batek, bere esperientziatik abiatuta. Hitzaldia 19:00etan izango da, Villamonteko kultur aretoan, Algortan. Argazkian, etxebizitzen prezioak salatzeko Algortako Gazte Asanbladak 2008an egindako ekimen bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun