Baina, gure hizkuntzak erasoak pairatzen ditu behin eta berriro. Oraingo honetan Werten lege famatua dugu horren adierazle. LOMCE-k euskara hezkuntza sisteman hirugarren postu batean uzten du, gure hizkuntza eskubidea zapalduz. Horrek gure ulertzeko eta bizitzeko moduaren ukapena suposatzen du, hau da, euskaldunoi euskaldun izatea debekatzen zaigu!
Horregatik LOMCEren aurka borrokatzeko eta gure hizkuntzaren alde lan egiteko deia luzatzen dugu ostiral honetan, abenduak 6, Aixerrotako institutuan IAk egingo dituen herri eskoletan parte hartzeko.
Ernai Algorta
Gaurkoa, abenduak 3, Euskararen Eguna dugu. Urtero bezala, euskaldunok gure hizkuntza omentzen dugu egun honetan. Baina, euskaldunok ezin dugu onartu euskarari soilik urtean behin egun bakar bat eskaintzea. Izan ere, egunero bizitzeko da. Euskara gure bizitzako esparru guztietara hedatu behar dugu; ogia erosteko, tabernan lagunekin solasteko, klasean, lanean eta etxean aritzeko, elkar maitatzeko, gorrotatzeko, goxatzeko...azken finean, bizitzeko! Hala ere, euskara ez da bakarrik gure artean komunikatzeko kodea, baizik eta gure kulturaren isla. Mendez mende, belaunaldiz belaunaldi transmititzen joan den bizitzeko modua da. Gure nortasuna margotzen duena; euskaldunok mundua ulertzeko daukagun modua. Euskara da euskaldun egiten gaituena. Argazkian, abenduaren 6an IAk Aixerrotan egingo dituen herri eskoletara deitu du Ernaik / cc-by-sa Ikasle Abertzaleak.