Diru laguntza lerro berri honekin, zerga bilketan irizpide progresiboak txertatu nahi izan ditugu BILDUtik. Euskal Herri osoan, baina batez ere Getxoren errealitate soziala duten herrietan, oso garrantzitsua deritzogu zerga politika justuago bat ezartzeari, non gehiago daukatenei gehiago ordainarazi eta bildutako dirua egoera sozio-ekonomiko zailagoan dauden banako eta familiak laguntzeko erabiliko den.
Bilduk EAJrekin bultzatutako diru laguntza lerro berri hau, bide horretan pauso bat dela deritzogu. Horregatik, zuen auzoan, familian edo elkartean diru laguntza honen onuradunak izan daitezkeenak informatzera animatzen zaitugu. Edozein zalantza izanez gero edo eskaera egiteko laguntza behar izanez gero, gurekin harremanetan jarri zaitezke 94 466 02 80 telefonoan edo bildu[abildua]getxo.net eta bildugetxo[abildua]gmail.com helbideetan.
Getxoko EH Bildu
Getxon Bilduk proposatuta jarri ziren martxan IBI zerga ordaintzeko diru-laguntzak. 2013ko maiatzean egindako lehen deialdira, non 2012ko IBI zerga ordaintzeko diru-laguntzak ematen ziren, uste baino jende gutxiago hurbildu zenez eta deialdia hobetu eta jende gehiagorenagana heltzeko asmoz, bigarren deialdia jarri da martxan eta 2014ko urtarrilaren 24ra arte zabalik egongo da. Oraingoan