Bertaratuko diren kirolarien artean honako hauek ditugu: Donato Larretxea, Julen Mendieta, Angel Arrospide, Ernesto Ezpeleta ‘Biurri’, Aitzol Atutxa eta Jesus Gisasola ‘Zelai II’ aizkolariak; horiekin batera Julen Larrea eta Loritz Gisasola gazteak ere. Bestalde, Goenatxo aita-semeak, Iñaki Perurena, ‘Izeta II’, ‘Zelai luze’, ‘Urdas’, Inahar eta Jon Gisasola harri-jasotzaileak; Julian eta Armando Larrea, Santos Intxaurbe eta Erleaga trontzalariak. Eta, gizon probetan, Iñigo Aurrekoetxea, Aitor eta Gorka de la Concepcion eta Bernardo Ureta ‘Urpe’. Jon Enbeita eta Ireneo Ajuria bertsolariek ere parte hartuko dute ekitaldian.
Egunari amaiera emateko bazkaria egingo dute Fadurako garagardotegian. Horretan parte hartzeko interesa duen orok aldez aurretik erreserba egin beharko du 605 712 309 telefono zenbakian.
Profila
Algortarra 2013ko urtarrilaren 5ean zendu zen Basurtuko ospitalean, 71 urte zituela. Islari burmuineko ebakuntza egin behar izan zioten tumore bat kentzeko, baina ezin izan zuen ebakuntza gainditu eta hil zen. Jose Ignacio Isla Lombera Turtziozen jaio arren, oso gazte zela Algortara joan zen familiarekin. Bertan ibilbide profesional osoa garatu zuen.
Isla Bizkaiko herri kirolen federazioko presidentea izan zen 1984tik zendu zen arte. Politikan, jeltzalea zen eta EAJrekin 1987tik 1995era Getxoko zinegotzia izateaz gain, alderdiko ertzaina ere izan zen. Gainera, Sabino Arana Fundazioak antolatutako jaialdietan bere ekarpena egiten ohi zuen. Politika eta kirol munduetan ezezik, Isla oso ezaguna zen harakinen sendikoa eta baita ogibidez harakina izateagatik. Lucia Lombera Angulo eta Florencio Islaren semea, Algortako azokan, Gurugu tabernaren aurrean, Itzubaltzeta / Romoko Ibaiondo kalean eta Getxon jarritako harategiak ezagutu zituen Islak.