Genero indarkeria zabalaz hitzaldia emango dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 4a, 14:55

Getxoko Ezker Batua alderdiak antolatuta, Feli Piedra CCOOko Emakume Idazkaritzako arduradunak "Diferentes formas de violencia de genero, visibles e invisibles" izeneko hitzaldia emango du gaur EBk Algortako Salsidu kaleko 7. zenbakian duen egoitzan. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta bertan Andrea Uña Barrientos militante feminista, Ezker Batuko Emakume Idazkaritzako arduraduna eta Erandioko alkategaia izandakoak ere parte hartuko du, aurkezle gisa. EBk ohar baten bidez zabaldutakoaren arabera, Piedrak emakumeak lan merkatua bananduan beheko aldean, jendartean gutxi baloratzen diren lanbideetan, daudela salatuko du. Sindikalistaren aburuz, emakumeek "oztopo handiak dituzte ardura lanpostuetara ailegatzeko, gizonezkoek baino soldata txikiagoak jasotzen dituztela. Era berean, lan, sendi eta jendarte ardurak bateratzeko zailtasun handiak dituzte". Ezker Batuak gogoratu duenez, emakumeen aurkako bortxakeria egun egiten diren giza eskubideen urraketarik zabalduena da, munduko gizarte guztietan ematen baita, edozein izanda sistema politiko edo ekonomikoa". Gauzak horrela, bortizkeria horrek "ez du kultura, erlijioa, klase soziala edota etniarik bereizten" eta, "estatistikek diotenez, emakumeen giza eskubideak ez daude osorik bermatuta planetako inongo tokitan". Argazkian, behin-behinekotasunak emakume aurpegia duela Algortan salatzen duen mobilizazio bat artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun