Menopausian nola elikatu azalduko dute astelehenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 4a, 15:47

Astelehenean, abenduak 9, menopausia garaiko elikadurari buruzko solasaldia hartuko du Algortako Villamonte kaleko kultur etxeak, arratsaldeko 7etan. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Batzorde Orokorrak antolatuta, Toscana Viar Moron farmazialari, The Health Company zentroko sortzaile, eta Athletic Clubeko nutrizionista ofizialak eskainiko du "Educacion nutricional en la menopausia" izeneko solasaldia. Hitzaldiaren helburua emakumeak kontzientziatzea da, aipatutako menopausia garaian elikadura anitza eta orekatua edukitzeak duen garrantziaz. Izan ere, ondo jateak osasun egoera ona mantentzen eta baita emakumearen egoera fisiologikoan ager daitezkeen sintomak arintzen ere laguntzen du. Argazkian, Toscana Viar Moron / © Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun