Helbide elektroniko berria dauka UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 4a, 19:35

Zerbitzarian aldaketak direla-eta, helbide elektroniko berria jarri du UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko orainkari digitalak. Hemendik aurrera, ondoko e-postara bidali ahal izango dira deialdiak, prentsa-oharrak, iritziak...: ukberrinet[abildua]gmail.com. Egindako aldaketak eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu nahi die erabiltzaileei UKBERRI.NETeko kazetari-taldeak. Azaroaren 8an 10 urte bete zituen bere agerkari digital honek. Uribe Kosta, Erandio eta kanpoko internauten konfiantzari eta babesari esker heldu da komunikabide txiki hau urtemuga borobil honetara. Proiektu hau 2003ko azaroaren 8an jaio zen, Estatu Espainiarreko Gobernuak eta Juan del Olmo epaileak 2003ko otsailaren 20an itxitako "Euskaldunon Egunkaria"ren "Bizkaia" gehigarriak Uribe Kostan eta Erandion utzitako hutsunea betetzeko saiakera gisa. Hasierako asmoa bete den irakurleak esan beharko du, baina badira datuak norabide horretan zer edo zer egin dela pentsatzeko. Horren adibidea dira jaio eta lerro hauek idatzi bitartean orainkari honek jasotako 1.283.466 bisitak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun