Espainiako 1978ko Konstituzioaren onarpenaren urteurrena ezezik, abenduaren 6an San Nikolas eguna ere denez, ostiral honetarako, hainbat ekitaldi antolatu ditu
Portuzarra auzotarren elkarteak. Horrenbestez, bihar, 12:30ean Javier Camporen "Ermita del Puerto Viejo" liburuaren aurkezpena egingo dute, Algortako aipatu txakoko Etxetxun, hau da, antzina baseliza zegoen tokian. 13:30ean, berriz, kaxarranka dantzatu eta kalejira egingo du Itxartu Taldeak. Hala ere, aurretik ere izango dira ekitaldiak. Gaur, osteguna, bi lan aurkeztuko dituzte: batetik, Miren Larrearen "Alma de Puerto" izenburuko liburua; eta bestetik, Mikel Gorrotxategik Algortako Portu Zaharrean egindako toponimia lana (QR kodeak eta seinaleztapena). Hitzordua 19:30ean jarri dute Etxetxun. Argazkian, auzolana Etxetxun, artxiboko irudian/ © Portuzarra elkartea.