Askapenak egiten ari den "Europa astinduz!" kanpainaren barruan,
Endavant erakundeko kideen bisita jasoko du datorren astean
Abian Kultur Elkarteak. Horrenbestez, Herrialde Katalanen "askapen nazional eta sozialaren inguruko xehetasunak" aukera egongo da asteazkenean, abenduak 11. "Euskal Herrian ezaguna den borroka dugu Herrialde Katalanena, ezaugarri amankomun nabarmen ugari ditugulako eta gure arteko elkartasunak kapitulo ugari bizi izan dituelako. Gaurko egunez ordea harreman eta esperientzia ekar-truke horren garrantzian berresten gara. Horregatik beraien diskurtso eta praktika politiko apurtzailea (kapitalismoa eta Estatu Español eta Frantsesarekiko) nola uztartzen duten trasladatuko digute. Bereziki gaurko egunez bizi dugun krisi sakon honen testuinguruan eta instituzioetan naiz kalean dauden ekimen eta mobilizazioetan kokatuz", azaldu dute Abianekoek. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko egoitzan. Argazkia: cc-by
PhotographYeah!.