2013ko Gabon zahar gaueko kanpai-hotsak Bizkaiko Zubitik emitituko ditu ETBk, aurten bere 120. urteurrena ospatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko monumentu entzutetsuena eta Gizadiaren Ondarea den aldetik. Horrelaxe aurreratu dute gaur goizean, prentsaurrekoan, Pello Sarasola ETBko zuzendariak eta Marta Uriarte Bizkaiko Zubiko zuzendari kudeatzaileak, Getxoko eta Portugaleteko alkateekin batera; Imanol Landarekin eta Mikel Torresekin batera, hurrenez hurren. Getxoko eta Portugaleteko udalek, El Transbordador de Vizcaya SL enpresak eta ETBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute jarduera hori aurrera eramateko, “Bizkaiko Zubia eta hori kokatuta dagoen Getxo eta Portugaleteko udalerriak erakargarri turistiko bezala sustatzeko, hedatzeko eta indartzeko balioko baitu”, Imanol Landa alkate getxoztarrak aurreratu duenez. Saioaren grabazioa abenduaren 12an egitea aurreikusita dago. Argazkia: © Getxoko Udala.