Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak ''gure herriak bere semerik onena galdu" duelako penatuta agertu da: ''Gure pentsamendua mundu osoan barrena 'Madiba' bere egin duten milioika herritarrekin dago'', gaineratu du.
"Bagenekien egun hau iritsiko zela, baina ezerk ezin du arindu galera sakon eta iraunkor hau'', Zumaren ustez. ''Beste inork esplotatu edo jazarriko ez zaituen gizarte'' baten alde lan egin izana eskertu dio Hegoafrikako buruak Mandelari, eta Bakearen Nobel sariduna elkartasunean gogoratzera deitu ditu herritarrak.
"Nelson Mandela handi egin zuena gizaki ere egin zuena izan zen. Gugan bilatzen duguna harengan ikusi genuen. Beti maiteko zaitugu 'Madiba'. Bakean joan'', agurtu du Zumak.
Hegoafrikako presidenteak iragarri duenez, haga erdian jarriko dituzte banderak estatu hileta egin arte. Oraindik ez dute hileta horren datarik eman.