Euskal Herriak ezezko biribila eman zion inposaketari; espainiar konstituzioak herri gisa ukatzen gaituelako, eta marko autonomiko horiek gure lurraldearen zatiketa administratiboa ekarri digutelako.
Hortaz, espainiar konstituzioaren eguna, abenduak 6, Euskal Herriaren ukazioa eta gure lurraldearen zatiketa ospatzen duen eguna dugu. Horregatik, Euskal ikasleok ezer ospatzerik ez dugunez, jai egun arrotz honi intsumisioa egin eta ikastetxeak ireki ditugu.
Agerikoa da hezkuntzan erabakitzeko eskubiderik ez dugula. Orain, inoiz baino gehiago, argi dugu egungo marko juridiko-instituzionala agortua dagoela, gainditu behar dugula eta Hezkuntza Sistema Nazional bat ahalbidetuko duen normalizazio egoerara jauzi egin behar dugula.
Beraz, herri bezala pentsatu, hezi eta jardun behar dugu. Hezkuntzan ere dagokigun erabakitzeko eskubidea aldarrikatu beharra dugu: burujabetza. Honela soilik izanen dugu gure egutegi propioa gauzatu edota Hezkuntza Sistema Nazional bat egikaritzeko aukera. Inposatutako marko eta konstituzioari intsumisioa!
Dei egin nahi diogu euskal ikasleriari, jai egun arrotz, LOMCE edota EU2015 bezalako inposizioei intsumisioaz erantzuteko, modu eraikitzaile batean beti. Intsumitu dezagun gaur egungo sistema inposatua, etorkizuneko euskal eskola nazionala eraikiz! Euskal Herria hezkuntzatik eraikiko dugulako!
Ikasle Abertzaleak (IA)