Urkoko taberna ustiatzeko izen-ematea zabalik du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 6a, 19:40

Sopelako Udalak Urko udal kirol-azpiegituretako aldagelen eraikineko taberna-jatetxearen ustiapena kontratatzeko prozedura hasiko du. Interesa duten auzokideek prozedura honetan parte hartzeko aukera izan dezaten, beharrezkoa izango da aldez aurretik Udalari euren datu pertsonalak helaraztea, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Epea abenduaren 11ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik, eta eskaerak honako lekuetan egin beharko dira: udaletxeko herritarren arretarako bulegoan, edo Larrabasterra auzoko Sopelarin udal bulegoan. Ordutegia honakoa izango da: 09:00etatik 13:30ak arte. Zalantza izanez gero, 944 065 500 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkia: © Sopelako Udala.

Interesa duten pertsonek euren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eman beharko dute izena ematerakoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun