Romo kultur etxea eraikitzeko lanak direla eta, astelehenean, hilak 9, Itzubaltzetako Aurrezki Kutxa kalea itxiko dute ibilgailuentzat, 15:00etatik 16:30era, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, aipatu lanetan makinen zamalanak egiteko itxiko dute kalea tarte txiki horretan. Imanol Landa alkateak eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak
azaroaren 26an iragarri zuen Romo kultur etxearen bigarren fasea esleitzeko prozedura irekitzea onartuta zeukala Gobernu Taldeak. Aipatu fasean fatxada, estalkiak, trenkada-multzoa eta era guztietako instalazioak eraikiko dira (elektrizitatea, iturgintza, elektronikak, eta abar). 5,5 milioi euro inguruko aurrekontua (BEZa barne) izango dute lan horiek eta beharrak amaitzeko epea 17 hilabetekoa izango da. Romo auzoan kokatzen den zentro soziokultural berria eraikitzeko etapa berri honetako lanak datorren maiatza aldera hasiko direla uste da. Argazkian, Romo kultur etxearen infografia / © Getxoko Udala.