Aurkeztutako proiektuen artean, kultura eta arte arloko gertaerak daude, dokumentalak, film laburrak, ikastetxeei zuzendutako ekimenak, desgaitasunak dituzten pertsonei zuzendutakoak, euskarazko irakurketa bultzatzekoak, sexu aukeren normalizazioari, kultura artekotasunari, turismoari eta abarri buruzkoak. Proiektuetako batzuek autoenplegua bilatzen dute, beste batzuk, berriz, udalerriko bizitza sozial, kultural eta artistikorako eskaintza altruistak dira.
Atzo itxi zuten behin betiko proiektuak aurkezteko epea eta abenduan zehar erabakiko dute ideia irabazlea edo irabazleak zeintzuk diren.