Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen diharduten gazte independentisten aurkako 26/11 sumarioaren bistetara aurkeztu ez eta ezkutuan dabiltzan Irati Mujika, Idoia Iragorri, Goizane Pinedo eta Unai Ruiz gazteek agerraldi berezia egin dute gaur Durangon. Besteak beste, Xabi de la Maza gazte gorliztarra dago epaitzen ari diren auziperatuen artean. Laranja koloreko mozorroz hornitutako ehundaka gazteren artean kalejira desobedientea egin dute elektro txaranga baten doinupean Landakotik Andra Mariren elizaraino, bertan ekitaldia egin dutela. Pinedo eta Ruiz azokan izan direneko frogak erakutsi dituzte. Izan ere, bideo batean agertu dira Landakoren barruan egungo egunkaria erakusten zutela. Bi gazteek ezkutuan jarraituko dutela azaldu dute eta jendearengandik jasotako babesa eskertu dute. Auzipetuta dauden gazteek eman diote amaiera ekitaldiari eta elkartasunetik konpromisora eman beharreko urratsa aldarrikatu dute. Argazkian, ekitaldiaren irudi bat / © Ondarruko Ernai.