Gizon bat atxilotu dute Barrikan bikotekidea aiztoaz mehatxatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 9a, 11:41

Gaueko 12:30ak igarota jaso du abisua Ertzaintzak, Barrikako etxebizitza batean genero indarkeria gertaera izaten ari zela esanez. Bertara joandako Neguriko ertzain-etxeko agenteek bertan bizi den emakumearekin izan dira: eztabaida baten erdian, bere bikotekideak aizto batekin mehatxatu egin duela salatu du andreak, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Beharrezko egiaztapenak egin eta gero, gizonezkoa atxilo eraman du komisariara Ertzaintzak, bertan izapideekin jarraitzeko. Argazkian, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kontzentrazio bat eskualdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun