Maskulinitateari buruzko umorezko ikuskizuna izango da datorren astelehenean, abenduaren 16an, Getxoko Jabekuntza Eskolan, Zipriztintzen Ermuako berdintasunaren aldeko gizon taldearen eskutik, Getxoko Udalak antolatuta. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Algortako Martikoena kaleko 16. zenbakian. Ikuskizunaren izena “Macho-Maris, un show de Markus y Juan Manolo sobre hombres más hombres” izango da eta, horretan, kode matxisten kontra egiten hezi dituzten eta emakumeekiko berdintasuna lortzen saiatzen diren gizon batzuk agertzen dira. Haurtzaindegi zerbitzua ostegunera, abenduaren 12ra arte, eskatu ahal izango dute interesatuek,
berdintasuna[abildua]getxo.net helbide elektronikoaren bitartez edo 944 660 136 telefono zenbakian. Argazkian, dozenaka gizon-emakume Gizatiar elkarteak azaroaren 25aren inguruan aurten egindako kontzentrazioan.