Getxoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen larunbatean, abenduaren 7an, bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egotzita. Zehazki, baimendutako alkohol-maila baino gehiagorekin gidatzeagatik, tokiko iturriek nabarmendu dutenez. Lehenengo atxiloketa Itzubaltzeta / Romon izan zen, goizaldeko 2:10ean. 35 urteko gizonezko batek ezin izan zituen aparkatzeko maniobrak egin eta ondorioz aparkatuta zeuden ibilgailuak talka egiteko arriskuan egoin zen. Udaltzainak, maniobra osoa ikusita hurbildu ziren eta, gidariarekin hitz egin ondoren, edanda zegoela ikusi zuten. Alkoholaren proba egin ondoren 1,25 mg/l-ko neurria eman zuen, baimendutakoaren halako bost handiagoa. Hori dela eta bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita atxilotu zuten. Bigarren atxiloketa Algortan izan zen, 21:50ean ibilgailu baten gidariak, 41 urteko andrazkoak, bigarren ilaran geldituta zegoen beste kotxe baten kontra talka egin zuenean.