UKnaturako lagunekin batera, xaboi ekologikoen tailerra antolatu du
Berbalamiñe euskara elkarteak,
Ongi Etorri Leioako euskaltzaleon topalekuan. Ostegun honetan, abenduak 12, egingo dute 19:00etan, Iturribide kaleko 7. zenbakiko lokalean (Kultur Leioa alboan). Tailerrak 10 euro balio ditu (material gastuetarako) eta parte-hartu nahi izanez gero
berbalamine[gabildua]mail.com helbide elektronikoan konfirmatzeko eskatu dute (leku muga dago eta). Bestalde, igandean, hilak 15, Igandea 15, Leioan Nekazaritza Azoka dago eta Ongi Etorri topalekua zabalik egongo da, giro ezin hobean pintxoak eta salda goxoa dastatzeko. 17:00etatik aurrera taberna ere zabalik izango da eta Euskal Herriko Bertsolarien finalerako sarrerarik gabe geratu direnek saioaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute. Argazkian, solasaldia Ongi Etorri topalekuan / © Ongi Etorri Leioa BiziZberritzen.