Nelson Mandelaren heriotzaren aurrean,
EH Bilduk dolumin sentikorrenak adierazi zizkion Hegoafrikako herri eta agintariei, eta bereziki ANC alderdiari eta apartheidaren aurkako mugimenduari, joan den ostiralean plazaratutako prentsa-oharrean. "Apartheiden aurkako borrokak eta sistema bihozgabe horri amaiera emateko bidean Hegoafrikak garatu duen konponbide demokratikoak bere itzala utzi du mundu osoan, baita Euskal Herrian ere", adierazi zuen koalizio soberanistak. EH Bilduk Bizkaian kudeatzen dituen udaletxeetan Hego Afrikako bandera zintzilikatu dute Nelson Mandelaren omenez. Tartean, Sopelan ikusgarri dago oraindik aipatu ikurra. "Agur eta ohore Madiba", zioen amaieran euskal independentisten oharrak. Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia ostegun gauean hil zen Johannesburg hiriko bere etxean, 95 urte zituela. Argazkian, Hegoafrikako bandera Sopelako udaletxean / © EH Bildu.