BapiGabonetarako izen-ematea gaur zabaldu dute Bizarra Lepoaneko bazkide ez direnentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 9a, 15:29

Bapiruke egitasmoaren barruan, 5 eta 12 urte bitarteko umeentzako egonaldi irekiak antolatuko ditu aurten ere Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Gabonetako oporrak direla aprobetxatuz, umeek aukera izango dute beste ume batzuekin batera euskaraz ondo pasatzeko. Zabala eta Romo eskoletan izango dira jarduerak, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra, Gabon eta Urteberri egunetan zein abenduaren 28 eta 29an izan ezik. Egunero, goizeko 9etatik eguerdiko 13:30ak arte hamaika ekimenez gozatu ahal izango dute neska-mutilek, tartean jolas eta tailerrez; eta abenduaren 30ean irteera egingo dute, 17:00ak arte. Bazkideen izena emateko epea agortuta, Bizarra Lepoaneko kideak ez diren gurasoek abenduaren 9tik 11ra egin ahal izango dute matrikula. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.

Bazkide ez diren lagunentzat 60 euroko prezioa izango dituzte BapiGabonak; eta Getxo udalerrian gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat, ordea, 20 eurokoa (azken horiek Bizkaiko Foru Aldundiko ziurtagiria eta DNIaren fotokopia aurkeztu beharko dute). Izena emateko ordutegiari dagokionez, egunero 10:00etatik 13:30ak arte egin ahal izango da eta, gainera, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:30ak arte ere izango da aukera. Izen emate orria hemendik jaitsi daiteke (2 orri dira eta aitak, amak edo tutore legalak sinatu behar ditu).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun