Gizon bat atxilotu dute Asuako denda batean ordenagailu eramangarria lapurtzen saiatu delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 10a, 11:20

Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Erandion, lapurreta delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, 19:00ak baino lehen jaso zuen poliziak Asuako merkataritza establezimendu bateko segurtasun arduradunaren deia, ordenagailu eramangarri bat ebazten saiatzeagatik pertsona bat atxikita zeukala esanez. Bertaratutako ertzainek baieztatu zuten, polizia iturriek diotenez, ustezko gaizkileak aparatu informatikoa ordaindu gabe eraman nahi izan zuela, behin alarma dispositiboa kenduta; eta orduan harrapatu zutela segurtasun zaindariek. Hori dela eta, gizona atxilotu eta komisariara eraman zuten ertzainek, beharrezko izapideak egiteko; horiek bukatuta, epailearen aurrera eramateko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun