Giza eskubideak landuko dituzte txikiekin ostiralean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 10a, 11:38

Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dugu. Hori dela eta, ostiral honetarako, hilak 13, familia osoarentzako zinema saioa eta txikientzako zineforuma antolatu ditu Barrikako Udal Kultur Guneak. Biak ala biak euskaraz eta sarrera dohainik. Horrenbestez, 18:00etatik aurrera, "Copito de nieve" pelikula egongo da ikusgai Ander Deuna kultur aretoan, Goierrin. Ikus-entzunezko saioaren ostean, berriz, zenbait jolas eta dinamika egingo dituzte filmaren inguruan. Argazkian, aurreko saio bat umeekin Barrikako udal liburutegian / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun