Egoitza zaharrak utzitako orubea aparkaleku bezala erabili ahal izango dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 10a, 12:04

Plentziako udaletxe atzealdean, Ibiltoki kalean dagoen orubea, ibilgailuak aparkatzeko laga dio Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko Udalari. Halaber, Aldundiko iturriek adierazitakoaren arabera, Udalak, eduki lezakeen beste edozein beharrizan baterako erabili ahal izango du, batez ere udako hilabeteetan, garai horretan biderkatu egiten baita udalerriko biztanle kopurua. 2010eko abenduaren 21ean bota zuten aipatu tokian zegoen zaharren egoitza. Urteko hainbat sasoietan, umeentzako aterpetxe bezala ere erabiltzen zuten. Bada, 2011ko irailaren 29an, Plentziako Udalbatzak aho betez onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiari geratutako orubea lagatzea. Hainbat erabilera planteatzen zituzten EAJk, Bilduk eta Independenteek; horien artean, aparkaleku bezala erabiltzea. Argazkian, udaletxearen atzealdean dago orubea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun