Gaur eta bihar itxita egongo da Ereagako igogailua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 10a, 12:20

Algortako Maria Kristina parkea eta Ereaga hondartza arteko igogailuan egin beharreko mantentze-lanak direla eta, zerbitzua itxita egongo da hilaren 10ean eta 11n, asteartea eta asteazkena. "Gogoratu behar da Ereagako igogailu publikoa urteko hilabete guztietan berraztertzen dutela eta bere mantentze plan prebentiboa duela", azaldu du Getxoko Udalak. Plan hori batera onartu dute mantentze lanak egiten dituen enpresak eta Udaleko zerbitzu teknikoek, instalazioan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzeko. Plan horretan jasotzen da ere programatutako geldialdiak 6 hilabetetik 6 hilabetera egitea. Udalak barkamena eskatu du sor daitezkeen eragozpenengatik. Argazkian, Ereagako igogailua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun