Endavanteko kideak Algortan izango dira bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 10a, 13:15

Askapenak egiten ari den "Europa astinduz!" kanpainaren barruan, Endavant erakundeko kideen bisita jasoko du asteazken honetan, abenduak 11, Abian kultur elkarteak. Horrenbestez, Herrialde Katalanen "askapen nazional eta sozialaren inguruko xehetasunak" aukera egongo da bihar. "Euskal Herrian ezaguna den borroka dugu Herrialde Katalanena, ezaugarri amankomun nabarmen ugari ditugulako eta gure arteko elkartasunak kapitulo ugari bizi izan dituelako. Gaurko egunez ordea harreman eta esperientzia ekar-truke horren garrantzian berresten gara. Horregatik beraien diskurtso eta praktika politiko apurtzailea (kapitalismoa eta Estatu Español eta Frantsesarekiko) nola uztartzen duten trasladatuko digute. Bereziki gaurko egunez bizi dugun krisi sakon honen testuinguruan eta instituzioetan naiz kalean dauden ekimen eta mobilizazioetan kokatuz", azaldu dute Abianekoek. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Algortako Bidebarri kaleko 2. zenbakiko egoitzan. Argazkia: cc-by PhotographYeah!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun