Getxoko Udaltzaingoa “Getxoko Sirenoa” izeneko irudiaren desagertzea ikertzen ari da. Algortako Portu Zaharreko moilatik desagertu zen joandako igande goizaldean. Gertaera horren arrazoiak eta aurkitutako lehenengo ebidentziak aztertuta —argazkia zegoen lekuan agertutako pintada bat—, Getxoko Udaleko Gobernu-taldeak "ekintza bandalikotzat" jo du gertatutakoa. “Oraindik ikerketaren ondorioak ez ditugun arren, datu guztiek Kulturaren eta hainbat adierazpen artistiko biltzen zituen ekimen berritzaile baten kontra egindako ekintza bandalikoa izan daitekeela ematen du”, aipatu dute Udaleko iturriek. “Getxoko Sirenoa” Marcos Lopez artista argentinarraren tamaina handiko argazkia da, Getxophoto nazioarteko jaialdiaren barruan hautatu zutena, eta Udalak 2011n denbora batez eskuratu zuena Getxoko bazter esanguratsuenetakora erakartzeko asmoz. Argazkia: ©
Getxoko Sirenoa.