"Non dago Sirenoa?" lelopean YouTube sare sozialaren bidez zabaldutako
bideoan, beregain hartu dute aipatu
irudiaren "bahiketa" horren egileek. "Ekintzaren" bitartez, "behar-beharrezkoa den" Herri Antolakuntzako Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspenaren inguruko eztabaida mahaigaineratu nahi izan dute aurpegia estalitako hiru ezezagunek, erakunde armatu baten bideo-adierazpenen parodia eginez. Ildo horretan, sirenoa bueltan izateko, 15 eguneko epean, ondoko bi eskaeretako bat betetzea exijitu diote Getxoko Udalari: batetik, "udalerrian erabili gabeko nabe-industrialak eta etxe hutsak egon bitartean, etxebizitza, nabe-industrial zein errepide berririk ez eraikitzeko konpromisoa publikoki hartzea". Ala, bestetik, "Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazetan, zuhaitz autoktonoen kimuen mila ale herritarren artean zabaltzea". Argazkian, bideotik ateratako irudia / © Non dago Sirenoa?