Azoka 10:00etan zabaldu eta ordu bete hasiko dira bestelako jarduerak, Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia kasu. Ordu horretatik aurrera, Errekalde plaza txikientzako topagune izango da, hainbat tailer eta ponien ibilbideak egongo baitira. Bestalde, toki berean, herri kirolen erakustaldia izango da. Eguerdian, “Leioako Elizateko Udala” izeneko lehiaketari helduko zaio txanda. Horretan, Idiazabal Jatorrizko Izendura duen Bizkaiko gaztarik onena sarituko dute, Bulebarrean; eta gazta probatzeko aukera ere egongo da. 12:00etan ere, Jose Ramon Aketxe plazan, Eusko Labela duen txerri errea dastatu ahal izango da. Eguerdiko ordu batean, Bulebarrean, behi eta idi arraza ezberdinei buruzko azalpenak emango dira: bakoitza zein den eta ze ezaugarri dituen azalduko zaie herritarrei. Azkenik, ordu bete beranduago, gazta lehiaketaren sari banaketa izango da eta azokaren girotzean eta dekorazioan parte hartzen dutenen sailkapena ere publiko egingo da.
Azokaren egitaraua
• 10:00etan, azokari hasiera eman.
• 11:00etan, euskal dantzak Gure Ohiturak taldearekin, Errekalde plazan.
• 11:45ean, herri kirolak, Errekalde plazan. Iparraldeko herri eta harri-jasotzaileak.
• 12:00etan, “Leioa Elizateko Udala” Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenaren Bizkaitar Produktoreentzako XV. Lehiaketa. Gazta dastatzea. Aitabitxi-amabitxiak: Sakoneta Gimnasia Erritmiko Taldea.
• 12:00etan, txerri errea eta sagardo dastatzea: Eusko Label kalitatea, J.R. Aketxe plazan. Laguntzailea: Leioako Merkatari Elkartea.
• 12:00etan, abelgorriak ferratzea, Bulebarrean.
• 12:30ean, abelgorrien biltzea, Bulebarrean.
• 13:00etan, azokan egongo diren behi eta idi arraza ezberdinetarako azalpenak, Bulebarrean.
• 14:00etan, Gazta Lehiaketaren sari banaketa. Postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketa.
• 15:00etan, azokaren amaiera.
Goiz osoan zehar
• Trikitilariak eta txistulariak.
• Haurrentzako tailerrak, Jose Ramon Aketxe plazan.
• Poneyak eta gurdi paseoak, Errekalde plazan
• Idi-gurdia, Boulebarrean.
• Abere erakustaldia, Bulebarrean (behiak eta idiak) eta Errekalde plazan (zaldiak, ahuntzak eta hegaztiak).
• Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta, Bulebarrean, J. R. Aketxe plazan eta Errekalde plazan.