Larunbat honetan, abenduak 14, aurtengo azken berbatxangoa egingo dute Sopelako Aitxu!, Berbots Erandion Euskaraz! eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteek. Egun horretan, "Euskararen ibilbidea" osatuko dute Bilbon barrena, Pedro Zuberogoitiaren laguntzaz. Berak eta Aitor Zuberogoitiak “Bertan Bilbo” liburua idatzi zuten, eta horretan oinarrituta Euskararen historia ezagutzeko aukera izango dute Uribe Kosta eta Erandioko berbalagunek; "Bilbotik paseoa eman, baina gure historia ezagutuz". Horrenbestez, goizeko 10:30ean irtengo dira metroz Sopelako geltokitik. Ordu laurden beranduago lotu dira Algortako geltokian eta 11:00etan Erandiokoan. 11:30ean helduko dira Bilboko Unamuno plazara. Aldez aurretik eman beharko da izena Sopelan (
aitxuizuba[abildua]gmail.com / 603 894 364), Erandion (
berbots[abildua]gmail.com / 634 410 575) edo Getxon (
egizugetxo@gmail.com / 619 935 541). Argazkian, berbalagunak eskualdeko lehenengo ur-azpiegiturak bisitatu zituzten, artxiboko irudian / cc-by Egizu!