Abenduaren 16ra arte zabalik egongo da 2013an Getxo udalerriko gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) egoitzen mantentze eta langileen gastuak ordaintzen laguntzeko eskaerak aurkezteko epea. Udalak 12.000 euro zuzenduko ditu deialdi horretarako. Iaz, berriz, 18.720 eurokoa izan zen diru-kopuru hori. Beraz, %35,90eko murrizketa ezarri du Udalak. Diru-laguntza eskatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izen-emanda dauden dirua irabazteko asmorik gabeko elkarteek. Bere xedeen artean nazioarteko garapen lankidetzarako ekintzak, garapenerako hezkuntzako ekintzak, edo/eta sentsibilizazio ekintzak egitea daude eta udalerrian egoitza edo ordezkaritza finkoa eduki beharko dute, eskabidea aurkeztu baino bi urte baino lehenagotik gutxienez. Eskabideak eta beharrezko agiriak herritarrei arreta egiteko bulegoetan (udaletxean, Getxon, Areetan edo Algortan) aurkeztu beharko dira, baita legeak aurreikusitako tokietan ere. Argazkian, Imanol Landa alkatea Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean aritzen diren hainbat elkarterekin, artxiboko irudian.