68 puntu erdietsi ditu Juan Uriarte Kobaren zaldiak, eta marka horri esker Urdulizko zaldi-probetan garaile atera da. Horregatik, 700 euro, manta eta garaikurra eskuratu ditu, froga hauetan eskaintzen den sari nagusia alegia. Aulestiarra dugu, beraz, aurtengo txapelduna. Bigarren postuan, eta nahiko gertu 66-5,03 marka lortu baitu, beste aulestiar bat geratu da, nor eta Juan Martiartu. Berarentzat izan dira 620 euroak eta garaikurra, bigarren sailkatzen denari egokitzen zaion saria. Hirugarren postuan, berriz, aurreneko neska ageri zaigu, Maider Uriarte hain zuzen, eta hau ere aulestiarra da. 550 euro eta garaikurra irabazi ditu Maiderrek Hortaz, Aulesti erabat nagusi agertu da aurtengo edizioan, podiuma hango herritarrek osatu baitute. Gainerako parte-hartzaileek ere, hamargarrenera iritsi arte, sari ekonomikoa eskuratu dute (baina garaikurrik ez); sarien zenbatekoak behera egin du, sailkapenean lortu duten tokiaren arabera. Izan ere, aurten ere Urdulizko kiroldegiko Iparraldeko probalekua elkargune bilakatu da zaldi-proben ehunka zalerentzat.
Urdulizko Udalak eta
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako zaldi-probak lau egunetan ospatu dira, hain zuzen ere, abenduaren 5ean, 7an, 9an eta 10ean, hau da, ostegunean, larunbatean, astelehenean eta asteartean, beti ere 21:00etatik aurrera Urdulizko probalekuan. Argazkian, zaldi txapelduna / © Urdulizko Udala.