Horretaz gain, Gabonetako bi kontzertu izango dira (20:00, auditorioa): abenduaren 21ean, Leioako Gazte Orkestra, eta abenduaren 22an, Leioako Musika Banda. Eta abenduaren 26tik 29ra (18:00, auditorioa), Gabonetan Antzerkira zikloa izango da, txikienak diziplina desberdinetara hurbiltzeko, txotxongiloak, dantza, multimedia… Abenduaren 26an, Danza Fernando Hurtado konpainiak “Charlie” aurkezten du, 2012ko Feten dantza ikuskizun onenaren sariaren irabazlea. Charlie Chaplin oroitzeko iraganera zuzendutako begirada bat. 27an, Girovago e Rondellak ”Manoviva” ikuskizuna aurkeztuko dute Italiatik, txotxongilo klasikoetatik garatutako lana; 28an, Markeliñe eta Samfaina de Colors musikaz blai hurbilduko dira “Kapsulak” lanarekin, umeen unibertsora eramango gaituen antzeztutako kontzertua; eta 29an, Kataluniako Companya Pep Bouk aurkeztutako “Clinc” antzezlana, imajinazioa sustatzeko ikuskizuna.
Azkenik, abenduaren 12tik urtarrilaren 26ra, Kultur Leioako erakusketa gelan Tani Quindosek sortutako erakusketa ikusi ahal izango da, “Al hilo del abecedario, homenaje a Ramón Gómez de la Serna” deiturikoa.