Saharari buruzko dokumentala proiektatuko dute bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 11a, 16:17

Ostegun honetan, abenduak 12, “Egiaren Hazia” dokumentala proiektatuko dute Getxo Elkartegian, Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian. Atzo izan zen Giza Eskubideen Nazioarteko Egunagatik eta Udalak antolatutako Getxotik Mundura Mundutik Getxora ekimen solidarioaren barruan kokatzen da aipatu saioa. 19:00etan hasiko den dokumentala Eztizen Mirandak zuzendu du, EHUk eta Aranzadi elkarteak burututa, Paco Etxebarriak eta Carlos Martin Beristainek Saharan egindako ikerketa lanari buruz. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, ordezkari politiko getxoztarrak Sahara eta ekialdeko Europako umeei ongi etorria ematen udaletxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun