Hor ditugu, esaterako, gaur prentsara bezeroen asetasunari buruz zabaldutako emaitzak. Metroko langileen jardunarekin zuzenean loturiko alderdiak balioesten dira (puntualtasuna, lastertasuna, garbitasuna, bezeroen arreta, informazioa eta abar) eta, hala ere, langileok gara egunero trenetan eroan eta geltokietan artatzen ditugun bezeroen iritzien berri jasotzen azkenak.
Azkenik, argi utzi nahi dugu ez direla jokabide eta jarduera puntualak, azkeneko 12 hilabeteotako jokamoldea baizik. Hor dago, adibidez, 2014rako zerbitzuko aldaketen kontua. Letra txikiz sartzen dute eguerdiko puntako zerbitzua berreskuratuko dutela, eta isiltzen dute, ordea, 15:30-21:00 artean lehengo kontseilari-ordezkari Iñaki Pregorengandik heredatutako maiztasunarekin segituko dugula, halakorik justifikatzen duen inongo daturik gabe eta ( bi geltoki Kabiezes eta Ibarbengoa) inauguratuko direnean.
Horregatik guztiarengatik, LAB Metro Bilbaok dei egiten dio Metro Bilbaoren zuzendaritzari kudeaketa-politikak aldatzeko, baliabide publikoak, langileen eta sindikatuen parte hartzearen bidez, gardentasunez administratuko direla bermatzeko.
LAB Metro Bilbao