Umorezko antzezlana izango da ostiralean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 11a, 18:33

Ostiral honetan, abenduak 13, antzerki dibertigarri batekin gozatzeko aukera egongo da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 20:30etik aurrera (sarrera 3 euro). Galder Pérez eta Lander Otaola aktore ezagunak dira "Vamos a contar mentiras toda la vida" obraren antezleak, eta ondokoa da ikuskizunaren sinopsia: "Antzerkiko aktore batek eta telebistako beste batek, inoiz eszenatoki batera igo gabea, antzoki baten topo egiten dute, komunean zer duten jakin ahal izateko. Laster ikasiko dute gauza bi dituztela amankomunean: euren harropuzkeria eta sekulako ergelkeria. Aktore batek oholtza gainean zer egingo duen jakitea… ezinezkoa da. Aktore bik egingo dutena… sumatu ezina!". Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun