Preso eta iheslarien aldeko urtarrilaren 11ko manifestaziorako deia zabalduko dute etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 11a, 18:44

Ostiral honetarako, abenduak 13, elkarretaratzea deitu du Eskumaldeko LABek. Hitzordua 12:30ean jarri dute Algortako Telletxe plazan. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kosta hartzen duen Eskumaldeko LAB sindikatuak hilabetean behin egiten du kontzentrazioa Ipar Uribe eskualde handian. "Tantaz tanta, preso eta iheslarien eskubideen alde, urtarrilaren 11an denok Bilbora!" leloa aukeratu dute hilabete honetako kontzentrazioa egiteko. Izan ere, "urtarrileko manifestazioaren deialdia indartzea izango da" etziko bateratzearen helburua, sindikatuko iturriek zehaztu dutenez. Argazkia: cc-by Tantaz Tanta Algorta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun