Preso eta iheslariei elkartasuna adieraziko diete ostiral gauean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko abe. 11a, 18:58

Ostiral honetarako, abenduak 13, Elkartasun Gaua deitu du euskal preso eta iheslari politikoen aldeko Erandiora herri bilguneak. Horrenbestez, "Dispersión: ni un minuto más, ni un accidente más" izenburuko dokumentala ikusgai egongo da, 20:00etatik aurrera, Kalezulo gaztetxean. Ordu eta erdi beranduago, 21:30ean, elkartasun afaria izango da. Ondoren, "8 begi" antezlana eskainiko du Gilkitxaro antzerki taldeak eta, amaitzeko, kontzertu irlandarraz gozatu ahal izango da. Egun Erandioko presorik ez dago Espainia edo Frantziako kartzeletan. Argazkian, 2009ko urtarrilaren 18an, 230 bat lagun batu ziren Erandioko Astrabudua auzoan Jon Bilbao Moro presoa eta bere senideak omentzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun