Ernai gazte erakundeko Itzubaltzeta / Romoko taldeak "Garunen Lubakia" izeneko aldizkariaren lehenengo zenbakia plazaratu berri du. Fanzineak hainbat gai biltzen du, hala nola, ezker abertzaleko zenbait gazteren aurkako epaiketak eta atxilotze aginduak salatzeko Gasteiz, Orereta, Donostian eta Ondarroan eginiko ekimenak; Batasuna eta herriko tabernen aurkako 35/02 auzia, Josu Iturburu Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkartearen presidentearen ahotik; Xabier de la Maza gazte gorliztarrak 26/11 auziaz emandako lekukotasuna, Lomce Legea eta Itzubaltzetako Emakumeon Asanbladari elkarrizketa. "Garunen Lubakia" aldizkaria, 16 orrikoa, ohiko lekuetan eskuratu daiteke, ezker abertzaleko neska-mutilek borondatearen truke banatzen dutela. Argazkian, pasa den urrian Uribe Kostako Ernaik antolatu zuen UK Martxaren irudi bat.